Informazioa bereizteko aplikazioa partekatu nahi diren webguneetan

2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Markup.io proiektuak webguneak eta webgune bakoitzean bereizi nahi den informazioa partekatzea ahalbidetzen du. Horretarako, hainbat marrazketa baliabide eskaintzen ditu, webgune zehatz batean bereizi nahi den informazioan marrazteko eta marka ezberdinak egin ahal izateko. Horrez gain, testu baliabide bat eskaintzen du iruzkin txikiak edo jarraibideak ere txertatu ahal izateko.

Erabili ahal izateko http://markup.io webgunera joan behar da eta Get markup jartzen duen lekuan agertzen den iruditxoa laster-marketara edo gogokoetara arrastatu baino ez da egin behar. Orduan laster-marka besteekin batera gehitzen da; kasu honetan, laster-markaren helbidea ez da URLa, javascript kode bat baizik. Era honetan, edozein webgunetan egonda, egin den laster-marka edo gogoko hori aukeratuz gero, marrazketa-baliabide bat kargatuko da, eta webgunean nahi den lekuan markak, marrazketak eta oharrak egin ahal izango dira. Horrela, nahi den informazioa bereizi eta gero, Publish botoiari sakatu ahal zaio, eta, ondoren, web orrialde bat sortuko da. Aplikazioak orrialde horren lotura sortuko du, nahi denari bidali ahal izateko.

Beste erabiltzaile batek informazioa jaso eta emandako informazio horren inguruan erantzun ahal du , bai testuarekin, bai webgunearen beste zati batzuk bereiziz. Erantzun hau beste lotura batekin gordeko da. Beraz, oso baliabide jatorra izan daitekeMarkup.io proiektua elkarlanerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.