Altsasuko inauteriak, Artaxoako Historia topaketak, Uharte Arakilgo artzain eguna, eta Zangozako Errege magoen autoa interes turistikoko jaiak izendatu berri ditu Nafarroako Gobernuak.
Orain arte izendapen hori sei ospakizun hauek zuten: sanferminek, Obanosko misterioak, Tuterako Volatin eta Aingeru jaitsierak, Burgiko almadia egunak, Lizarrako festek eta Tuterako Santa Ana jaiek. Zerrenda horri gehituko zaizkie orain, aukeratu berri dituzten lau festak.
Nafarroako Gobernuaren arabera, lau herri horietako ospakizunek ondo betetzen dituzte izendapena jasotzeko ezaugarriak: ospakizun originalak dira, eta,era berean, aldatzen ari den gizartean tradizioak gordetzen laguntzen dute. Gainera, Nafarroako bertako zein kanpoko bisitariak erakartzen dituzte. Eta azkenik, urtero ospatzen dira, eta egun berdintsuetan, gainera.
Duela bi urte sortu zuen Interes turistikoko jaien izendapena Nafarroako Gobernuak. Horren bidez, herrialdetik kanpo ezagutarazi nahi ditu turismoa sustatzen lagunduko duten ospakizunak. Horren bidez, Nafarroa gune turistiko izatea bultzatu nahi du Gobernuak.
Interes turistikoa aitortu die lau ospakizuni Nafarroako Gobernuak
Jadanik hamar festari eman die Nafarroako Gobernuak izendapena, duela bi urte sortu zuenetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu