Munduan eta Europan estaturik gabeko nazioen independentziaren aldeko haizeak harrotu dira, Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena betetzen den honetan. Iraganaren, orainaren eta etorkizunaren arteko loturaz eztabaidatzeko saio musikatua egingo dute gaur Getxon (Bizkaia) Patxi Abasolok, Tomas Urzainkik eta Itxaso Paiak.
Ekitaldia ohiko hitzaldiak baino arinagoa nahi dute antolatzaileek. Hizlariek 10 minutuko tarte bana izango dute iraganari buruz hitz egiteko, beste horrenbeste orainaz aritzeko eta azken tartea geroaz mintzatzeko. Entzuleek galderak egiteko aukera izango dute tarte bakoitzaren amaieran. Itxaso Paia bertsolaria arituko da eztabaida bideratzen, eta gaiaren inguruko bertso batzuk kantatuko ditu gitarraren laguntzarekin.
Abasolo 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeko eledunaren arabera, «konkistatzaileen proiektu politiko instituzionalarekin maitemindu direnak» urduri daude gaur.
Urzainki historialaria da, eta, haren ustez, konkista ez da amaitu, nafarrei oraindik ere ez dietelako onartu euren geroaz erabakitzerik. «Historiak jakinarazten digu zergatik irauten dugun konkistaturik oraindik ere. Gaur, deskonkista konkistaren beraren ezagutzan datza, eta hura amaitzeko hartu beharreko erabakian, halaber».
EZTABAIDA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Villamonteko kultur etxean, Algortan (Getxo, Bizkaia).
Iragana, oraina eta geroa
Nafarroaren konkista, gaurko egoera eta geroa aztertzeko eztabaida, bertso eta musika saioa izango da Algortan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu