Jazz hotsen ikuspegi berritzaile bat aldarrikatzeko asmoz iritsi da Mikel Andonegi musikaria Euskal Herrira. Azken bost urteak Londresen eman ondoren, gaur iluntzean Donostiako Altxerri tabernan joko du, Hiru disko berria aurkezteko (21:30). Andonegik duela hogei urte eman zuen azken kontzertua Donostian, eta disko berriaren aurkezpenaz baliatu da etxera itzuli eta bere pieza berriak bertaratzen direnei aurkezteko.
Emanaldi intimista bat prestatu du horretarako, eta disko berriko abestiez gain, iraganean argitaratutako kantuak ere joko ditu. Diskoa hiru lagunen artean grabatu badute ere, Andonegi bakarrik etorri da Donostiara. «Noizbait denok batera etortzea gustatuko litzaidake», esan du.
Akustikoan grabatu du Andonegik Hiru, eta, argitaratu duen disko bakoitzean egin bezala, musika beltz klasikotik abiatu da eta jazz soinuen ikuspegi pertsonal bat eraiki du. Wyne Shorter eta Duke Ellington musikarien moldaketak egin ditu diskoan, eta bere abesti propioekin osatu du.
Andonegi ez da bakarrik egongo Altxerri tabernan: kontzertua eman ostean, Jimmy Bidaurreta musikariak jazz, soul eta funk ikuskizun bat eskainiko du.
MIKEL ANDONEGIREN ZUZENEKO EMANALDIA
Non. Altxerri tabernan.
Noiz. 21:30ean.
Sarrera. 5 euro.
Iraganeko zaporea duen geroa
Hogei urte Donostian jo gabe igaro ondoren, Mikel Andonegi musikaria Altxerri tabernan ariko da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu