Kukai dantza konpainiako kideak goiz elkartu dira Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko entsegu gela batean. Lurrean eroso jarri eta luzatzeko ariketak egiteko behar beste denbora hartu dute. Berehala iritsi dira La Veronal valentziar dantza konpainiako (Herrialde Katalanak) zuzendari Marcos Morau eta haren laguntzaile Lorena Nogal. Dantzariak zutik jarri eta haien gidaritzapean entseatzen hasi dira. Oskara proiektua dute esku artean. Kukai eta La Veronal dantza konpainien arteko topaketa «berezi bat» da, Jon Maia Kukaiko zuzendariaren arabera. «Dantza esparruan mundu oso ezberdinetatik gatozen bi konpainia gara». Donostia 2016k abian jarritako Mugalariak egitasmoan du jatorria proiektuak, eta Viktoria Eugeniak eta Baionako Eszena Nazionalak babestu dute.
Kukai konpainia azken urteotan egiten ari den ibilbidean, beste urrats bat da da Oskara. Izan ere, konpainiako kideak nazioarteko hainbat koreograforekin elkarlanean aritu dira, dantzarekiko duten ikuspegia beste ikuspegi bat duen jendearekin trukatzeko. Horri tiraka, ia bi urte daramatzate Oskara egitasmoa lantzen La Veronal konpainiarekin. «Lan egiteko bi estilo gara. Gu minimalistak gara, eta La Veronal oso hauskorra da. Halere, osagarriak gara», azaldu du Maiak. Bera da proiektuaren zuzendaria, eta Morau koreografiaz arduratuko da. Dantzan, berriz, Kukaiko lantaldea ariko da.
Aurretik egitasmoaren nondik norakoak zehazten ibilbide luzea egin duten arren, joan den igandean hasi zituzten entseguak. «Gogo handia genuen ideien mundu horretatik mundu praktikora pasatzeko», azaldu du Maiak. Lehenengo sormen egonaldia egiten ari dira, Donostian, eta, orotara, bospasei entsegu egin dituzte. «Enbrioi fasean gaude oraindik», azaldu du Morauk. Haren arabera, ideia asko ditu buruan, eta lehen astea baliagarria izango zaio: «zer interesatzen zaigun eta nora irits gaitezkeen ikusteko».
La Veronal konpainiak hastapenetik ardatz nagusi bat du: munduko hainbat lekutatik abiatuz sortu dituzte ikuskizunak. Besteak beste, Islandia, Siena (Italia)... Maiak konpainiaren ildoa ezagutzen zuen: «Asko erakartzen ninduen leku horietako elementuak hartu eta egiten zuten irakurketa estetikoak». Hala, Euskal Herriarekin gauza bera egin zitekeela otu zitzaion, eta ideia Morauri proposatu zion. Horrelaxe jarri zuten abian egitasmoa.
Morauren arabera, «ez dira lan dokumentalak» orain arte zuzendu dituenak, eta Oskara ere, ez da hala izango. Euskal Herriko tradizioan eta mitologian arakatu, eta testuingurutik aterako ditu elementuak, 2015. urtean kokatuz. «Hain gauza zaharra dena beste lente batzuekin aztertuko dut». Horrek euskal herritarren jatorriaren berri ematen lagun dezakeela uste du: «Niretzat oso garrantzitsua da nondik gatozen ikertzea zer garen ulertzeko. Hori funtsezkoa da artean eta kulturan lan egiterakoan». Morauren iritziz, unibertso osoko mitologiak gauzei zentzua bilatu nahi die, eta modernitatea eta gaurkotasuna ez daude hortik «urrun». «Iraganaren eta etorkizunaren arteko duelua interesatzen zait».
Koreografoak Euskal Herria ezagutzen ez zuenez, martxoan astebetez izan zen Maiarekin han eta hemen bidaiatzen. «Euskal Herriko zenbait ezaugarri iturri zuzenetatik ezagutu zitzan nahi nuen». Hala, jende askorekin egoteko aukera izan zuen valentziarrak; besteak beste, musika esparruan, jantzien esparruan eta mitologia esparruan. Morauk azaldu duenez, «denak» eman zion atentzioa. «Beste planeta batean egotea bezala izan zen, baina zentzu positiboan.». Gauza «ezberdinek» eta «exotikoek» erakarri egiten dute Morau: «Zergatik sortu dituzte modu horretan? Liluratzen nauen zerbait da». Aurkitutako kultura eta tradizio horretatik abiatuz, ikuskizun garaikide bat nola eratu da orain buruan darabilen kontua: «nola nahastu hori guztia nire pertzepzioarekin, eszena ulertzeko dudan moduarekin».
Oraindik emaitza nolakoa izango den esateko «goiz» bada ere, Maiaren esanetan, hasi dira «gauzak ikusten». Morauk argitu du lantzen ari diren mugimenduak ari direla Euskal Herriko tradizioen «usaina» hartzen. Dena den, ez ditu koreografian elementu konkretuak sartu nahi. «Ez dut nahi aurresku bat sartu, baina gure mugimenduari esentzia horrek eragin diezaion nahi dut». Musikarekin ere gauza bera egingo du. «Ez dut abesti bat hartu eta hura sartuko. Esaterako, txalapartari nola eman diezaioket ukitu garaikidea?». Haren arabera, guztia aldatzen da denborarekin. «Kultura horixe da: garapena».
Espazioa, hotz
Koreografoak ikuskizunak amaieran nolako itxura izango duen aurreikusi ohi du beti. Haatik, «gutxi gorabehera» badaki nolakoa izango den emaitza. «Zer aurkituko du ikusleak? Nolakoa izango da amaierako irudia? Oso aseptikoa eta hotza izango da». Edukia forma plastikoek eta musikak islatuko dute, eta horregatik, espazioak informazio gutxi emango du: tela eta kolore planoak erabiliko dituzte.
Eszenografian aurrerapausoak eman dituzte azken asteotan, Maiak azaldu duenez. Jantziak aukeratzen hasi dira Iraia Oiarzabalekin, eta musika zehazten, Xabier Erkiziarekin. Gainera, aukeratu dute nor izango den Oskara-ko abeslaria: Erramun Martikorena.
Dantza ikuskizuna urtarrilaren 30ean estreinatuko dute, Viktoria Eugenian. Baina, hori baino lehen, abenduaren 17tik 20ra, Bilboko Guggenheim museoan, ordu laurdeneko saio laburrak egingo dituzte. Gainera, proiektu pedagogiko bat jarriko dute abian, hezkuntza arloan lan egiteko. Eta, oraindik gaian asko sakondu ez duten arren, ikus-entzunezko proiektu bat ere garatuko dute.