Eusko Labela duen Arabako patataren denboraldia hasi berri da. Kanpaina ona izatea espero da aurtengoa, lehendabiziko datuen arabera, bai kalitateari eta bai kantitateari begira. Arabako patata garaiko produktua da, eta horregatik ezin da urte osoan eskuratu merkatuetan; udaberriarekin batera, apiril maiatz inguruan desagertuko da azoketatik produktua.
Eusko Label Kalitateak ezarritako kalitate azterketak gainditu dituzte patata horiek. Ingurumenarekiko errespetu osoz erein, hazi eta bildu ondoren, patatarik onenak hautatzen dira kontsumitzailearengana iritsi aurretik. Klimak, lurraketa tradizioan oinarritutako laboreak ematen dio Arabako patatari hain berezkoa duen zaporea. Arabako patataren barnean mota asko dauden arren, bi eratako patatak aurkitu ahal izango dira saltokietan nagusiki: Monalisa eta Kenebeck.
Monalisak itxura leun eta garbia du, eta horia da barrutik zein kanpotik. 2,5 kiloko poltsatan saltzen da, eta oso aproposa da patata frijituak egin edo mikrouhinean sartzeko.
Kenebeck motako patatak tradizio handia dauka Araban. Erabat errotuta dago produktua. Koloreari dagokionez, azala hori argia du, eta barrutik zuria da. Hau ere egokia da oso patata frijituak egiteko, eta gisatuetan ere oso ona geratzen da, gainera. 3,5 kiloko poltsatan aurki daitezke supermerkatuetan.
Berriak
Iritsi da Arabako patataren garaia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu