Komunikazioa

Irrati lizentziak banatzeko beste lehiaketa bat egiteko eskatu du Hala Bedik

Euskarazko Halabedi2 irratiari behin behinean emaniko lizentzia behin betiko emateko eskatu dute Eusko Legebiltzarrean

Hala Bedi irratiko Ainhoa Villaverde, goizean, Legebiltzarrean. JAIZKI FONTANEDA
Edu Lartzanguren.
2017ko ekainaren 28a
08:07
Entzun

Ez da Iruñea, eta ez da Euskalerria Irratia, baina egoerak baditu antzak eta aldeak. Hala Bedi Irratiak 30 urte baino gehiago daramatza lanean Gasteizen, Araba osorako, eta, oraindik ere, lizentziarik gabe dago. Egoera salatzera joan dira irratiaren ordezkariak gaur goizean Eusko Legebiltzarrera, eta legebiltzarkideei esan diete Eusko Jaurlaritzari eskatzeko «irrati komunitarien presentzia bermatuko duen lehiaketa berria» abiatzeko, 2012ko lizentzia banaketa egiteko prozesuan gertaturiko irregulartasunak ikertzeko, eta euskarazko Halabedi2 irratiari behin behinean emaniko lizentzia behin betiko emateko.

Ainhoa Villaverde Hala Bedi irratiko ordezkaria mintzatu da batzordean legebiltzarkideen aurrean.

2012an egin zuten lehiaketa lizentziak banatzeko. Esleipenetan gertaturiko irregulartasunak gogoratu dizkie Villaverdek ordezkari politikoei. Patxi Lopezen gobernuak utzi zuen bertan behera esleipena, eta, geroztik, Lakuan agintean izan direnek ez dute afera konpondu. Prozesuak irrati komunitarioari ekarriko kalteen berri eman die Villaverdek legebiltzarkideei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.