Irudia. patata tortilla onenaren bila
Gastronomiak pisu handia du euskal kulturan. Euskal Herriko festa gehientsuenetan egiten diren gastronomia lehiaketak dira horren erakusgarri. Gastronomia lehiaketa horien artean, patata tortillarena izan ohi da nabarmenena, lehiakide gehien biltzen dituena. Makina bat tortilla aurkeztu zituzten atzo goizean Aste Nagusiko patata tortillen lehiaketan. La Perlako terrazan egin zuten lehiaketa. Ikusmin handia sortu zuen txapelketak. Martin Berasategi eta Juan Mari Arzak sukaldariak izan ziren lehiaketan, eta epaile lanak egin zituzten. Juan Karlos Izagirre alkateak ere ez zuen ekitaldia galdu nahi izan, eta tortillak dastatzen ibili zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu