Begiz hartutako festa. Idoia Zabaleta
Ispiluen atzeko istorio ezkutuak
Duela hamabi urte atera zuen sanferminetako lehenengo argazkia Idoia Zabaleta argazkilariak. Bizpahiru urtez eman du entzierroen berri, eta iaz itzuli zen Iruñera lanerako argazkiak hartzera. Ia oharkabean lortu zuen entzierrora zihoan mutil honen argazkia, eta, ezer berezirik ez duela dirudien arren, barruan informazioa ezkutatzen duten horietakoa da, Zabaletaren ustez. «Ariketa on bat da argazkiak begiratzea, eta daramaten informazioa ikustea», dio. «Izan ere, normalean pentsatzen dugun baino informazio gehiago dakar argazki batek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu