Komunikazioa

Istorioen kontaketan aldaketak sortzen ari da Transmedia

Tishna Moll: «Jendeak edukiak noiznahi eta nonahi aurkitu nahi ditu, eta horrek teknologia aldatu du»

Tishna Moll hizlaria, atzo, Bilbon. EITB.
Erredakzioa
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Fikziotik zein errealitatetik abiatuta osatutako istorioak kontatzeko narrazio eredua da Transmedia. Narratiba berriak bilatzen dituen kontzeptua da, eta kontakizunaren protagonista bihurtzen dute audientzia. Gero eta transmedia proiektu gehiago daude nazioartean, eta horietaz aritu ziren atzo, Bilbon, II. Tranxmedia jardunaldietan. Tishna Moll Londresko Power to the Pixel enpresako arduradunak lantaldearen garrantzia nabarmendu zuen. Finantzabidea lortzeko Kickstartet plataformaren berri eman zuen. Kontsumo joera berrien inguruan honako hau azaldu zuen Mollek: «Orain jendeak edukiak noiznahi eta nonahi aurkitu nahi ditu. Horren eraginez, istorio askotarikoak kontsumitzen diren heinean, teknologia ere aldatu egiten da».

Gaza Sderot dokumental sorta Transmedia adibidetzat aurkeztu zuten. 2008ko urritik abendura 40 atal egin zituzten, Palestinako eta Israelgo bi hirien artean.

Donostian egindako TranXlan egitasmoa aurkeztu zuten jardunaldian. Korrikari buruz ere aritu ziren; tailer praktiko bat egin zuten, eta ideia zaparrada jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.