Gerizpean. Irudia. Donostia
ITSASBEHERA, OHI BAINO BEHERAGO
Ohi baino gehiago jaitsi zen atzo itsasoa Donostiako hondartzetan. Itsasbehera egonik ere, normalean ur azpian geratzen diren guneak agerian geratu ziren, eta hondartzara joandakoak oinez ibil zitezkeen haietatik. Itsasoaren gorabehera hondartzetan egunero ematen den kontua da, baina, normalean, maila jakin bat arte igo eta jaisten da. Iraileko marea bizia helduko da laister; atzokoa, beraz, ekaitzaren aurreko barealdia izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu