Itsasertza bai, olatuak ere bai

Olatuen balioa eta babesari buruzko nazioarteko batzarra ari dira egiten Donostian eta Miarritzen

Taha al Azzaui hizlariaren eskutik olatuen gizarte balioa landuko da. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Nola zehaztu olatu baten balioa eta ingurumenarena? Zerk mehatxatzen ditu olatuak? Zein estrategia ezarri olatuak babesteko? Galdera horien erantzun bila dabiltza Global Wave Conference ekimenean, bai atzo Miarritzen aritu zirenak eta bai gaur Donostian arituko direnak.

Itsasertzak zaintzeari begira ezinbesteko erronka bilakatu da olatuen egungo egoera aztertzea eta horien babesa sustatzea. Donostia eta Miarritze surf munduan bi erreferente izanik, surflariei beste gogoeta bat plazaratu zaie: olatu bat gozamenetik harago doala ikustea. Helburua: surf gune batek itsasertzeari ekar diezaizkiokeen etekin ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak identifikatzea. Horren harira, Surfrider Foundation Europe taldeak sustatutako hitzaldi sorta honetan, nazioarteko hainbat eragilek hartuko dute parte: Surfers Against Sewage (Erresuma Batua), Save the Waves Coalition (Kalifornia, AEB) eta Salvem O Surf (Portugal) gobernuz kanpoko erakundeak eta itsasertzeko antolamentuan adituak diren bestelako zientzialari eta ingeniariak.

Goizean hasiko dira hitzaldiak, eta egun osokoak izango dira, Euskal Herriko errealitatetik Europako etorkizuna aztertzeraino.Helburua elkarlana sustatzea da, eta baita olatua eta surfa nazioarteko ondaretzat jotzea ere.

'GLOBAL WAVE CONFERENCE'

Non. Kursaalean, Donostian.

Noiz. 09:00etatik eta 17:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.