Itsasontzientzako iparrorratz birtuala patentatu du EHUk

Itsasontzien norabidea denbora errealean zuzentzen du iparrorratz birtualak

Aitor Martinez irakaslea arduratu da proiektuaz. EHU.
Erredakzioa
2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Pilotu automatikoari itsasontziaren norabidearen informazioa ematen dioten gailu guztiak koordinatzen ditu Euskal Herriko Unibertsitateak patentatu duen iparrorratz birtualak.

CMI Compass izeneko iparrorratzak «denbora errealean sortzen eta aplikatzen ditu desbideratze taula edo kurba, eta deklinazio magnetikoa; itsasontziaren norabidea edo branka norabidea lortzeko», EHUtik adierazi dutenez.

Produktu berritzaile horri esker, benetako norabidearen seinalea pilotu automatikoan zuzenean aplikatzeko gaitasuna izango du edozein itsasontzi motak.

Hala, gailu berriari esker, orain arte eskuz egindako eragiketa era automatiko eta informatizatuan egingo da. Modu horretan, asko aurreztu ahal izango dute denboran eta erregaian itsasontzien jabeek; ondorioz, baita gastu orokorretan ere.

Aitor Martinez Merkataritza itsasketako kapitaina, nautikan doktorea eta EHUko Nautika eta Itsasontzi-makineriako Goi Eskola Teknikoko irakaslea arduratu da proiektua garatzeaz.

CMI Compass iparrorratzaren prototipoa finalista izan zen azaroan Amsterdamgo Marine Equipment Trade Show azokan, DAME diseinu sarian.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.