Komunikazioa
Itxiera geldiarazteko eskaera egin du TeleK-k
TELEBISTA. Vallecasko TeleK telebista kateko zuzendari Paco Perezek eskaera bat egin du Madrilgo Erkidegoaren egoitzaren erregistroan, ixtea galarazteko asmoarekin. Halaber, elkarrizketa bat eskatu du Ignacio Gonzalez erkidegoko gobernuko presidenteorde Ignacio Gonzalezekin. TeleK dirua irabazteko asmorik gabeko kate komunitario bat da, eta hemeretzi urtez indarrean dagoen legedia bete du. Joan den astean, ordea, Madrilgo Erkidegoko Gobernuak agindu zuen TeleK, Canal33 eta Solidaridad TV kateek emititzeari utzi behar diotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu