Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Izan al da psikologia positiboa?

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
1990eko hamarkadan, psikologia positiboa jaio zen AEBetan, Martin Seligman psikologoaren eskutik. Haren ustez, aurreko 50 urteetan, psikologia akademikoak eduki zuen gorakada, ikerketa eta helburu nagusia buru osasuneko gaixotasunak ulertzea eta osatzea izan zen. Ez zen helburu makala izan depresioa, antsietatea eta beste arazo batzuk ulertzea, eta asko aurreratu zen zientzia arloan. Hala eta guztiz ere, Seligmanen ustez, ikuspuntu hori estuegia zen. Gaixotasuna eta arazo psikologikoak ulertzea, ikertzea eta osatzea ikuspuntu interesgarria da, baina, hortik aparte, gizakiok dauzkagun ahalmen, indar eta baliabideak hobe daitezke osasuntsuago bizitzeko. Arazoen eta osasunaren ikuspuntu biak aberasgarriak dira, eta buru osasunean aurre egiteko, balio handikoak. Psikologia positiboak bide hau ikertu nahi du zientifikoki, bizitzaren alde positiboa hain zuzen, eta, jakintza horien bitartez, gizaki sendoagoak eta osasuntsuagoak hezi.

Abiapuntu horretatik zeintzuk dira orain arte psikologia positiboak ikertzen dituen arloak? Honako hauek:

Poztasunez bizitzeko bideak.

Sentipen eta emozio positiboak: poztasuna, barrea, asetzea, maitasuna…

Plazerak duen bideak eta kanalak: sentipen organoen bitartez, intelektualak eta estetikoak.

Elkar bizitzarako ahalmenak.

Baikortasuna, eskerrak ematea, kirola eta artea praktikatzearen onurak.

Gogoa, interesak eta lorpenak bateratzeko bideak.

Bizitzaren transzendentzia eta bizitzarako helburuak.

Psikologia positiboa sortu zen arte, gai horiek filosofia, erlijioa eta laguntza liburuen eskuetan zeuden. Gure eguneroko bizitzan betidanik arbasoen jakintzan egon dira, baina psikologia positiboren ekarpena zientziaren bidez eginiko ikerketa da. Horri esker dakigu oinarrizko betebeharrak asebeterik dauzkagunean diru gehiago izateak berez ez duela bizipoz handiagoa ematen. Eta umoreak daukan indarra eguneroko herstura eta estresaren aurka osasuntsu mantentzeko ere argi dago. Psikologia positiboari esker, hainbat programa sortzen ari dira umorea indartzeko, erabiltzeko, entrenatzeko. Arazoak erlatibizatzeko eta bakarrik merezi duenean kezkatzeko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.