Irudia. Donostia

JAIZKIBELGO KOLOREAK

2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Argazkilari Elkartean Mikel Mitxelena argazkilariaren Jaizkibel: margo eta itxuren sinfonia erakusketa irekiko dute gaur. Argazkietan Jaizkibelgo harkaitzek, erosioaren eraginez, hartu dituzten formak eta koloreak azaleratu ditu Mitxelenak. Erakusketa martxoaren 21a bitartean bisita daiteke; astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan. Argazkilari elkarteak Parte Zaharreko San Joan kalean duen egoitzan jarriko dute erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.