Donostiako International Physics Center-en (DIPC) hamargarren urteurrenaren ospakizunen barruan, erakunde horrek eta Kutxak zientziari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Ezagutzaren jaialdia lelopean, eta gaur Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak emango diehasiera. Hainbat gai jorratuko dituzte hitzaldietan, eta Etxenikerenak La sublime utilidad de la ciencia inutil du izenburua, 19:00etan, Kursaaleko ganbera aretoan.
Hitzaldi guztiak irekiak dira, eta helburua da zientziak hainbat gizarte alorretan duen garrantziaz ohartaraztea. Gaurko hitzaldian, zehazki, Etxenikek azpimarratuko du zer garrantzia duen ikerketak ekonomian eta gizarte garapenean. «Adibide askok erakusten dute nola hasieran baliagarriak izatetik urrun zeuden zientzia ezagupenek, azkenean, nola ekarri dituzten iraultzaileak izatera iritsi diren aplikazioak. Horregatik aurrerakoia izan nahi duen gizartebatek ezin du zientziaribegiratu gabe bizi», dioteantolatzaileek jardunaldien gainean.
Esan dute hitzaldietan izango direnenganpentsamendu kritikoarako grina, interesa eta irrika sustatzen ahaleginduko direla ere. Jardunaldiak ostegunero izango dira, ekainaren 17ra arte, ekainaren 10a salbu. Datorren astean, Jose Maria Pitarke CIC Nanoguneko zuzendariak emango du hitzaldia, Handienetik txikienera: quasar-a, quark-a eta nanoeskala izena duena. Maiatzaren 27an Fernando Cossio EHUko Kimika Organikoko Katedraduna ariko da, eta zientziaren, naturaren eta artearen inguruan mintzatuko da, kimikaren eta bere metaforen inguruan. Ekainaren 3an Javier Aizpurua EHUko Materialen Fisika Zentroko arduradunak Cuando la luz se hace pequeña hitzaldia emango du, eta, azkenik, ekainaren 17an Juan Colmenero EHU zentroko zuzendaria molekulak etananoteknologia izango ditu hizpide. Hitzaldietarako sarreradoakoa izango da, eta ez dago aldez aurretik izenik eman beharrik.
Jakinduriaren pasioa
Pedro Miguel Etxenikek emango die hasiera gaur Kutxak eta Donostiako Physics Center-ek antolatutako hitzaldiei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu