WIKIPEDIA ZENBAKITAN
•410 milioi irakurle. Iazko azaroan 410 milioi bisitari jaso zituen Wikipediak. Horren arabera, munduan trafiko gehien erakartzen duen bosgarren webgunea da.
•3,5 milioi testu. Hamar urte beteko dituen ingelesezko edizioak 3.524.140 artikulu argitaratu ditu. Alemaniarra da bigarrena, 1,1 milioi testurekin. Frantsesa da hirugarren hizkuntza, 1,05 milioi sarrerekin.
•17,6 milioi testu. Hizkuntza guztietakoak zenbatuta, 17,6 milioi artikulu ditu Wikipediak.•
•12 milioi euro. Wikipediako sortzaile Jimmy Walesek dirua biltzeko eginiko kanpainan 12 milioi eurotik gora bildu ditu zazpi asteren buruan.
•63.253 sarrera. Euskarazko Wikipediak 63.000 sarreren muga gainditu zuen iazko azaroan eta 100.000ra heltzea da helburu nagusietako bat.
•277 hizkuntzatan. Gutxienez artikulu bat ageri duten 277 Wikipedia daude gaur egun sarean.