Hedabideetan izan da Japonia azken bi asteotan, hondamendi naturalen zein gizakiek eraikitakoen harira. Asiako uhartediaren ohiko aurpegia erakusteko eta hango kultura aberatsaren berri emateko saioak antolatu ditu Tolosako Ekinbide Etxeak (Gipuzkoa). Urtero Amalur Jardunaldiak egiten dituzte, eta aurtengoa ezin aproposagoa izango da.
Apirilaren 9ra arte, Japoniako paisaiak, kultura, historia eta jendea ezagutu ahalko dira. Izan ere, «mundua guregana ekartzeko» helburua dute jardunaldiek.
Gaur zabalduko dute, Zatoichi filmarekin. Samurai itsu baten inguruko istorioa da, Takeshi Kitanok zuzendu eta antzeztua. 19:15ean eta 21:45ean emango dute, Leidorren.
Hurrengo saioa astazkenean izango da, apirilaren 6an. Ander Elorzaren Estralurtar lurraldea dokumentala aurkeztuko dute, 19:30ean, Topicen. Hurrengo egunean, Japón, manual de instrucciones hitzaldia emango du Sergi Ramisek, ordu eta leku berean. Ostiralean, apirilak 8, Rosa Maria Calaf kazetaria arituko da: Japonia ez atzera eta ez aurrera geratu den potentzia dela eta nortasunaren bila dabilela azalduko du. Ordu eta leku berean. Apirilaren 6tik 9ra, bonsai eta suiseki erakusketa jarriko dute. Azken egunean, kaligrafia eta ikebana tailerrak egingo dituzte, baita kenpo kai erakustaldia ere.
JAPONIA
Noiz. Gaurtik apirilaren 9ra arte.
Non. Tolosan (Gipuzkoa).
Japonia, olatuaren azpian
Lurrikarez, tsunamiz eta nuklearrez harago, uhartediko kultura ezagutzeko jardunaldiak gaurtik Tolosan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu