Dotorezia eta estiloa, eta jazz, funk, soul eta bluesa oinarrian. Hala azal daiteke Elkano Browning Cream hirukotearen lana. Kontzertu bira bat hasi dute, eta gaur egingo dute azken saioa Euskal Herrian, Katalunia, Espainia eta Portugalera joan aurretik.
Mikel Azpiroz organo jotzaile donostiarrak (Lau Behi, Parafunk...), Parisko Franck Mantegari bateria jotzailea (Saint Germain, Alpha Blondy...) eta New Yorkeko Matt Harding gitarra jotzaile eta abeslaria dira taldeko kideak.
Iazko udaberrian taldeak bigarren diskoa plazaratu zuen: Elkano Browning Cream 2.
Musikari askok bezala, ez dute kezka handirik euren estiloa definitzeko. Izan ere, taldearen musikaren aniztasuna kideen jatorriaren aniztasunaren isla da. Halere, Hammond organoaren gainean dago eraikita taldearen soinua. Horregatik, 1970ean Jimmy Smith eta Jimmy McGriff musikariek egiten zuten soinua ekartzen du gogora. Erritmoaren inguruan elkartzen dira taldeko gainerako tresnak; trantzean sartzeko moduko groove erritmo errepikakorraren inguruan, alegia. Mikel Laboaren ahotsa erabili zuten diskoko Sugaar kantan, Azpirozen erreferente nagusietako bat delako.
ELKANOBROWNING CREAM
Noiz. Gaur, 22:00etan.
Non. Subsuelo aretoan (Iruñea).
Jazz-funk dotorea lur azpian
Elkano Browning Cream hirukoteak kontzertu bat emango du gaur Iruñeko Subsuelo aretoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu