Jazza eta gastronomia, uztartuta
DONOSTIA. Donostiako 47. Jazzaldiak bat egin du gastronomiarekin. Hainbat ekitaldi prestatu dituzte; esate baterako, Pintxo Jazza: tabernetan botila bat garagardo eta pintxoa hiru euroren truke. Basque Culinay Centerrek ere bere tokia izango du: bertan kontzertuak emateaz gain, bertako produktuen dastatzea eskainiko dute. Jazzaldia 19tik 23ra izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu