Gaurko filmak

Joan Collinsek Keops faraoia liluratu zuenekoa

urtzi urkizu
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Howard Hawks zinemagile handiak (The Big Sleep, Rio Bravo) ez zuen interesik aintzinako Egiptoko zibilizazioan, ezta Keops faraoian ere. Western handi bat egiteko gogoz zegoen, baina Warner Brosek enkargua zintzo betetzea eskatu zion. Hawksek John Wayne jarri nahi zuen faraoiarena egiten, baina ez zioten utzi. Eta Jack Hawkinsek ez zuen ikuslea liluratu. Joan Collins apartak eman zion distira aktore taldeari, baina dirudienez ez zen nahikoa izan, eta lehiatilan ekoizpenak porrot egin zuen.

Nahiz eta bere garaian filma ez zen arrakastatsua izan, esan dezakegu denborarekin irabazi egin duela. William Faulknerrren gidoia ez da nolanahikoa, eta girotzea zoragarria da. Hartara, Hollywooden Egipto zaharraren gainean egin diren lan onenetakoa dela ziurta dezakegu.

Keops faraoiak piramide handi bat eraikitzea agintzen duenean hasten da istorioa. Baina arazoa da gertuko harrobiak agortuak daudela eta lehengaiak falta direla. Orduan piramidea eraikitzeko Zipreko ondasunetara joko dute, eta Zipren, Nellifer printzesa ederra aurkituko du Keopsek.

Ekoizpen handia eta ederra da Land of the Pharaohs hau, entretenigarria da, eta iraupenez tamainakoa da.

Urtzi Urkizu





Tierra de faraones

La2, 22:00. Zuz.: Howard Hawks. Akt.: Jack Hawkins, Joan Collins, Alexis Minotis, Dewey Martin, James Robertson Justice, Sydney Chaplin. 103 min. AEB, 1955.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.