Johannes Kepler zama ontzia gaur da iristekoa ISSra

2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Guyana Frantsesako Kourou basetik jaurti zuten joan den otsailaren 16an Johannes Kepler zama ontzia Ariane-5 suziri batekin, eta gaur arratsaldean ISSra iritsiko dela iragarri du ESAk, Europako Espazio Agentziak. Hurbiltze eta lotze operazioak egin beharko ditu espaziontziak. Automatikoa izango da dena. Tolosako (Frantzia) kontrolgunetik kudeatuko dute. ISSn bertan ere operazioa lagunduko du Paolo Nespoli astronautak.

ISS 300 kilometro ingurura dago, eta Kepler jada 260 bete ditu astebete inguruko bidaian. Kontrolguneak berretsi du bere kokapena eta norabidea zuzenak direla. Era berean, lau eguzki plaka handiak behar bezala zabaldu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.