Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan lanean dabil Itsaso Arrieta. Kanta eta jolas tradizionalen inguruko tailerra emango du gaur, Bilbon, helduentzat. Hura arduratuko da ikastaroa emateaz. «Jolasa, dantza eta musika oinarri-oinarrizkoak dira haurraren garapen motorrean, emozionalean eta kognitiboan, kultura transmititzeko duten garrantziaz gain», esan du Arrietak. Aiko dantza taldeak antolatu du ikastaroa.
'Kulunka; haur kantu jokoen tailerra'
Gaur, 12:30ean. Bizkaia aretoan, Bilbon. Izena emateko: 634-42 35 39.
Antzerkia
Jolasak eta kantak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu