Bilboko Aste Nagusia

Jolastu eta gozatu

Casilda Iturrizar parkean jarri dute aurten Txikigunea. Gune zabalagoa da, haurren gozagarri, baina jai eremutik urrun dagoJokoez gain, haurrek hainbat balio ikasteko ekintza ugari egongo dira aukeran

Bilbo
2012ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Azken urteotan, Ripako kaian egon da Bilboko Aste Nagusiko Txikigunea. Baina, aurten, Casilda Iturrizar parkera aldatu dute. Hara joaten diren haurrek badute zerekin gozatu. Ane Perez tokiko begiraleak aitortu du aurre- ko tokia txiki geratu zitzaielako egin dutela aldaketa hori: «Jende mordoa etortzen zen, eta pilaketak zeuden toki guztietan». Horrekin batera, esparru hori umeentzat ez dela egokia uste dute antolatzaileek, «ez dagoelako gerizperik, ezta iturri askorik ere».

Gurasoak jabetu dira Txikigunearen toki aldaketaz, bereziki. Izan ere, jolas parkea betidanik han egon izan balitz bezala aritzen dira haurrak puzgarrietan, herri kiroletan eta aurpegia margotzeko tailerrean, besteak beste. «Haurrak oso animatuta daude aurten, eta ekintza guztietan gogotsu hartzen dute parte», dio Perezek.

Aurreko urteetan bezainbesteko jendetza bildu da bertara. Baina hasiera batean, tokiaren aldaketagatik, beldurretan zeuden,«jendea etortzeari uko egingo ziolakoan».

Orokorrean, harrera ona izan da, baina aldaketaren kontra dagoen bat edo beste ere aurki daiteke jolas parkean. «Aurreko urteetan, modu egokiago batean antolatuta zegoen dena. Gainera, jai eremutik oso urrun dago», salatu du Iñigok, alabarekin Txikigunea bisitatu duten gurasoetako batek.

Adinen araberako hiru gune

Aurten, haurrentzako jolasak hiru gunetan banatuta daude, adinaren arabera. Txikigunearen ordutegia goizekoa eta arratsaldekoa izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara hain zuzen ere, hilaren 26ra arte.

Karolina guneak 6 urte arte- ko haurrentzako hainbat jolas ditu: labirintoa, marrazki tai-lerra, ludoteka eta Ludobaby, besteak beste. Txipiroi gunean,7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako gauzak daude,hala nola Gargantua, irratia, talde jolasak, perkusio tailerra eta herri kirolak. Hirugarre- na, Saltsero gunea, adin guztie-tarako puzgarriekin osatuta dago.

Aurtengo Txikigunearen leloa Bilboko zaporeak da. Ane Perez begiraleak adierazi duenez, «kontzeptu berezi bat» ezarri nahi izan dute aldi honetan. Azken finean, eremu berezi horrekin umeek, ondo pasatzeaz gain, hainbat balio ikas ditzaten lortu nahi dute, hala nola laguntasuna eta talde lana.

Aurten, begiraleen lana ez da izango soilik umeak zaintzea, haurren jarduerak dinamizatuko baitituzte, zaintzeaz gain. Begirale beharrean ez ezik animatzaile lanetan ere arituko direla azaldu du Perezek.

Jolas eremuaren toki alda-ketarekin batera, beste filoso- fia bat dakar: norbera eta ingu-rukoak ezagutzea jolasen bi- dez. Horrekin batera, gurasoak umeekin batera aritu ahal izango dira hainbat jolas eta ekintza- tan.

Begiraleak sukaldariz jantzita ibiliko dira Txikiguneko toki guztietan. «Janaria ez delako sukaldean presta daitekeen gauza bakarra. Jarrera ona eta alaitasuna ere molda daitezke, modu batean edo bestean», azaldu du Ane Perezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.