Bertsomovieda

Jon Martin eta Izaskun Bernedoren 'Zuk erabaki' irabazle Bertsomoviedan

Sariak astebete barru banatuko dituzte, Beasaingo Igartza jauregian. [youtube]https://youtu.be/1AXpw76LAPI?list=PLJgtg3GcQKE_S6gG7EwM2zPNaSupW9Jw_[/youtube]

2016ko apirilaren 22a
15:08
Entzun

Sari banaketarako astebete falta dela, iragarri dituzte Bertsomoviedako aurtengo irabazleak. Jon Martinek eta Izaskun Bernedok bereganatu dute aurten helduen mailako sari nagusia, Zuk erabaki lanari esker. Bertan amaiera bat baino gehiago ematen dizkiote aukeran ikusleari, eta, bide batez, bertsoaren sormen prozesuan bertsolariaren burutik pasatzen diren aukerak azaltzen dituzte.

Gazteen mailan, berriz, elkarlan bat saritu dute. Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Aranak bertso udalekuetan ezgutu zuten elkar, eta hala sortu zuten Begirada bakoitzean lana. Publikoaren iritziz, aldiz, Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Kale Heziketa programakoek egindako Donosti CUP 2015 bideoa izan da aurkeztutakoen artean onena.

Aurten, bestalde, aipamen berezia jaso du Ormaiztegiko bertso eskolako Zapatistak lanak. Bertan ikasleek oinetakoen arteko bertsolari txapelketa bat parodiatzen dute.

Sariak datorren ostiralean banatuko dituzte Beasaingo Igartza baserrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.