'Game of thrones'

Jon Snow Gaztelugatxen dabil

HBOren telesaileko eszenak ari dira grabatzen egunotan Bizkaiko kostaldean. Kit Harington eta Liam Cunningham aktoreak Gaztelugatxen ikusi dituzte.

'Game of thrones', Gaztelugatxen. IñAKI ANDRES / EFE
urtzi urkizu
2016ko urriaren 21a
08:59
Entzun

Barrikako (Bizkaia) Muriola hondartzan Peter Dinklage aktorearen irudi bat zabaldu zuten aurrekoan sare sozialetan; Tyron Lannisterren rola jokatzen du Dinklagek. Han zebilen baita ere Liam Cunningham, Sir Davosen rola jokatzen duen aktorea. Gaur, berriz, Kit Harington aktorea —Jon Snow, telesailan— Gaztelugatxen (Bermeo) izan da, Game of thrones-eko zazpigarren denboraldirako eszenak grabatzen, Cunninghamekin batera. Bihar amaituko dituzte Bizkaiko kostaldeko grabaketak. Eta igandean zabalduko dute Gaztelugatxerako sarbidea.

Datorren astelehenean, berriz, HBO ekoizpen etxearen lantaldea Zumaiara (Gipuzkoa) joango da. Hilaren 24tik 29ra egingo dituzte grabaketak Itzurun hondartzan; aste osoan itxita egongo da hondartzako sarbidea. Sekretupean dituzte grabaketen inguruko xehetasunak, eta datorren astera arte ez da jakingo zein aktore iritsiko diren Itzurunera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.