Juan Antonio Frade eta Mikel Bilbao izango dira Farolin eta Zarambolas

2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Juan Antonio Frade Villar artista bilbotarra izango da aurtengo Farolin. Zarambolas ordezkatzeko ardura, berriz, Mikel BIlbao Solokoetxe (Bilbo) auzoko txistulariarena da.

Farolin eta Zarambolas Bizkaiko hiriburuko inauterietako pertsonaia esanguratsuak dira. Farolinek bilbotar peto-petoaren irudia du. Zarambolas, ordea, hiritar lasaia da.

Bilboko inauterien ikur diren bi pertsonaiak 1984an jaio ziren. Eta tradizioari jarraituz, hainbat ekitalditan parte hartzen dute. Horrez gain, azken egunean Farolin eta Zarambolas epaituak izango dira. Epaiketaren bukaerarekin aurtengo inauteriak amaitutzat emango dituzte, eta datorren urtekoak prestatzen hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.