Kaleko arteen jaialdia Bilbon

Udaberriko oporrekin, antzerkiak, zirkuak eta musika ikuskizunek hartuko dituzte karrikak, igandera arte

Kataluniako Alwys Drinking Marching Band arituko da larunbatean, Plaza Biribilean eta Ertzilla kalean. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Bilbotarrek alde egiten dutenean, bisitariak entretenitzeko, Kaleszena jaialdia antolatzen du urtero Bilboko Udalak. Gaurtik igandera arte, antzerkiak, zirkuak, clown-ek eta musika emanaldiek alaituko dituzte hiriko kaleak.

Plaza Barria eta Arriaga plaza, Ertzilla eta Garcia Rivero kaleak izango dira ikuskizunon agertokiak.

Gaur, 18:00etan hasita, Frantziako Cie Kiroul taldea arituko da, Les oizeaux crashent pour mourir (sic) ikuskizunarekin; clown bikoteak hainbat hizkuntzatan antzezten du lana. Gero, Italiako Envol Distratto konpainiak umorez beteriko Beltxargen aintzira lana aurkeztuko du. Azkena Espainiako Hiltoff taldea izango da, Radio Salmonela ikuskizunarekin. Zirika Zirkusek egingo ditu artistok aurkezteko lanak.

Eguna musika eta dantza ikuskizun batekin amaituko da: Korrontzi eta Oinkari taldeek Infernuko hauspoa ikuskizuna taularatuko dute.

Nabarmentzekoak dira Kataluniako Always Drinking Marching Band taldearen musika saioak, larunbatean, eta egun berean Deabru Beltzak eskainiko duen emanaldia. The Wolves (otsoak) ikuskizunaren jendaurreko entseguaz gozatu ahalko da, 21:00etan, Arriaga plazan.

KALESZENA JAIALDIA

Noiz. Gaurtik igandera arte.

Non. Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.