Kalkulagailutik oinetakoetara erabili izan dira

2012ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Elektronikan berehala hasi ziren Holonyaken argi gorria erabiltzen. Hala, Busicom enpresa japoniarrak merkaturatu zuen LED zenbakiak zituen lehen kalkulagailua, 1971n, 400 dolarren truke (304 euro). Pulsarrek LEDa baliatu zuen aurreneko erlojua plazaratu zuen segidan. 2.100 dolar (1.600 euro) balio zuen, elektronikoa izateaz gain, teknologia hori espazio txikira egokitzea zaila zelako. Bateria asko xurgatzen zuenez, erabiltzaileak botoi bat sakatu behar zuen ordua ikusi nahi zuen bakoitzean. 1990eko hamarkadan, LED urdinak eta zuriak areagotu egin zituen aplikazioak. Linternak, ordenagailuetako sagu optikoak... Bai eta asmakizun xelebreren bat. Nork ez ditu gogoan kiroletako oinetako argidun horiek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.