Komunikazioa
Kameratoia lehiaketako sariak emango dituzte
IKUS-ENTZUNEZKOAK. Gazteen sormena bultzatzeko asmoa du Kameratoia lehiaketak, eta gaur jakingo da horra aurkezturiko hamar lanetatik zeintzuek eskuratuko dituzten hiru sariak. Hiru eta zortzi minutu arteko ikus-entzunezkoa osatu behar izan dute lehiakideek, euskaraz, uztailaren 9an jakinarazi zieten gai eta lekuen inguruan. Huheziko irakasle Iban del Campok, EHUko Vanessa Fernandezek eta Hibai Castro zinemagileek osatzen dute epaimahaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu