Aizkora hotsak goi mendietan du izenburu, eta horrek ongi deskribatzen du zertan den lana. Alex Txikon mendizale eta aizkolariak Asian eginiko 12.000 kilometroko abentura kontatzen du. Munduko mendirik garaienetakoak igotzeaz gain, euskal kirolak zabaltzeko aizkora erakustaldiak eskaini zituen.
Espedizio komertzial askotan ibili da Lemoako (Bizkaia) kirolaria, baina azken boladan bestelako helburuak dituzten proiektuak antolatu ditu. Udan, esaterako, furgoneta bat eraman zuen Felix Baltistan fundaziora, Pakistanera. Txikonekin batera, Ernesto Ezpeleta Bihurri-k eta Xabier Errok osatzen zuten espedizioa. Aizkorak eraman zituzten furgonetan, eta erakustaldiak egin zituzten Austrian, Turkian, Iranen eta Pakistanen, besteak beste. 12.000 kilometro egin ondoren, Karakorum mendikateko Baltistan eskualdean egin zuten furgoneta emateko ekitaldia, eta, horretan, 4.000 pertsonen aurrean aritu zen Txikon. Adituen aitzinean aritu ere, basolanetan zailduak baitira Hushe haraneko biztanleak. Bideografik etxeak ekoitzi du lana, eta Eukeni Arriortuak eta Carlos Iglesiasek zuzendu dute. Euskarazko film onenaren saria eman zioten abenduan, Gasteizko Mendi Film jaialdian.
'AIZKORA HOTSAKGOI MENDIETAN'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Coliseo antzokian,Eibarren (Gipuzkoa).
Karakorumgo aizkolariak
Alex Txikon kirolariak Asian barrena eginiko bidaiari eta herri kirol erakustaldiari buruzko dokumentala Eibarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu