Komunikazioa

Kataluniako Som Radio irratiak utzi egingo dio emititzeari

Ekipamendu berria erosi berria zuten, baina Bartzelonan beste irrati batzuek haien emisioa zapaldu dute

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Bartzelonako Udalaren jazarpenak batetik eta arazo ekonomikoak bestetik Kataluniako Som Radio «ito» egin dute, eta emisioak eteteko erabakia hartzera behartu dute. Ideologia independentista duen irratiak igande gauerdian itzaliko ditu emankizunak, bai FMko 94.2an bai Interneten. Som.cat webguneak martxan jarraituko du, baina soilik idatzizko edukiekin. Som Radioko zuzendaritzak idatzizko adierazpen bat plazaratu du webgunean, irratiaren heriotzaren errua erakundeena dela salatuz. Kataluniako alderdi sozialista «Kataluniako alderdi faxista» gisa definitu du, eta Vilaweb bezalako hedabideak jazartzea leporatu dio.

«Boikotari ezin aurre egin»

Duela egun batzuk Som Radiok ekipamendu guztiak berritu zituen, antena berriak barne. Baina Bartzelona osoan irratia gaizki entzun da ordutik, beste emisora batzuk zapaldu baitute bere emisioa. «Boikot hori dela-eta» ezin izan dute aurrera egin.

Irratiak iraun duen hilabeteetan alderdi politiko guztiei egin dio tartea, eta «erabat plurala» izan dela azaldu dute arduradunek. Hala ere, irrati pirata izatea leporatu izan diote Som Radiori.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.