Komunikazioa
Kate publikoetako burua, Frantziako Gobernutik at
TELEBISTA. Etorkizunean Frantziako Gobernuak ez du hautatuko telebista publikoetako lehendakaria, Ikus-entzunezko Kontseiluak baizik. Erreforma urte amaierarako egingo dutela iragarri du Aurelie Filippetti Frantziako kultura ministroak. Nicolas Sarkozy aurreko presidenteak erabilitako formula kritikatu du. Telebista eta irrati publikoak finantzatzeko herritarrek ordaintzen duten kanona inflazioa bezain beste igoko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu