Mendian. Mendiko lasterketak

Kolore guztietako lasterketak

Azpeitiko Zuzenien bertikalarekin abiatuko da mendiko lasterketen egutegi ofiziala, igandean

Lasterkari talde bat, Arratzu-Urdaibai proban. BERRIA.
2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Goiztiar dator mendi lasterketen 2012ko denboraldia. Sara Korrika eta Adarramendiko igoera izaten ziren egutegiko lehenengo bi lasterketak, eta martxoko azken igandean jokatzen ziren, udaberria hastearekin bat. Aurten, Azpeitiko Zuzenien bertikalak aurrea hartu die. Negua bukatzeko dela jokatuko da, igandean. Urria bitartean mendizaleek eta korrikalariek badute zangoetako giharrak non estutu. Nork bere gustuko lasterketa aukeratzea da kontua.

Ezaugarri anitzetakoak dira Euskal Herrian jokatzen diren lasterketak. Motzak eta pikoak batzuk, distantzia eta zailtasun ertainekoak bestetzuk, lasterketa luze eta gogorrak beste asko. Azpeitiko Zuzenien Lagun Onak mendi bazkunak antolatzen du, eta herriko plazatik abiatuta, Xoxotera bidean estutuko dituzte hauspoa eta zangoak parte hartzaileek. Distantzia motzean desnibel handia, beraz; 3,8 kilometro tan 800 metroko desnibela.

Lasterketen harira, Euskal Mendizale Federazioak eta Nafarroakoak egutegi bana antolatu dute. Taldekako nahiz banakako txapelketak eta kopak jokatuko dira federazioek koordinatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.