Baionako bestak

Kolore zuri-gorriak erantzi ditu Baionak

Ohiko jende olderik ez da bildu, baina zuri eta gorriz bete dira aurten ere Baionako kaleak. Amaierako ekitaldian, segurtasun indarrei esker ona adierazi die Jean Rene Etxegarai alkateak, bestak ospatzea "bermatzeagatik".

Jendetza Patxa plazako txosnetan, Bolbora taldearen kontzertuari adi. BOB EDME
Berria
2016ko abuztuaren 1a
08:11
Entzun

Segurtasun neurriek baldintzatu dituzte aurtengo Baionako bestak. Joan den uztailaren 15ean Nizan (Frantzia) izandako atentatuaren ostean, zenbait ekitaldi moldatzea eta segurtasuna indartzea erabaki zuen udalak. Ohi baino laburragoa eta soilagoa izan zen hasiera ekitaldia, eta ohi baino modu sinpleagoan amaitu zituzten bestak. Ehunka lagun bildu ziren herriko etxearen aurreko plazan, lau egunez hiria hartu duen jai giroa agurtzeko. Egunotan hirira hurbildu direnentzat esker oneko hitzak izan zituen Jean Rene Etxegarai alkateak, baita polizia eta segurtasun indarrentzat ere, bestak ospatzea "bermatu" dutelako. Su artifizialekin amaitu da festa.

Garbiketa lanetan aritzeko eguna da gaurkoa, eta datozen egunetan egingo dute besten balorazioa erakunde eta herri eragileek. Orain artekoan behintzat gustura dira herrigintzako kideak; indarra hartzen ari dira jai herrikoiak, eta gero eta jende gehiago hurbiltzen da Patxa plazako txosnetara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.