Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca antzezlana estreinatuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean gaur, 20:00etan, eta uztailaren 8 arte ikusleek aukera edukiko dute antzezlanaz gozatzeko ordu eta toki berean.
Borja Fanok idatzitakoa da testua, eta Jose Bornasek zuzentzen du. Gaupasak eta Karavansarai Antzokiak ekoitzi dute lana.
Komedia tragikoa da. Edo, beste modu batera esanda, tragikotasuna muturrera eramana, barregarri izateraino. Ongi pasatzeko eta barre egiteko antzezlan dibertigarria; baina, aldi berean, sakona.
Bi aktore ezagun dira interpreteak: Gorka Otxoa (Donostia, 1979) eta Carla Hidalgo (Madril, 1973).
Bikote perfektua irudikatzen dute hasieran. Soilik hasieran. Izan ere, emaztea harro dago senarraz, gauza handitzat baitauka hark gizarte gogor eta krudel honetan lana aurkitzeko daraman borroka. Senarra, bitartean, beste batekin dabil, lan bila aritzea zein gogorra den aitzakiatzat hartuta. Emakumeak egia jakiten duenean iskanbilak eta saltsak ez dute etenik izango.
'PARA LO QUE HAY QUE VIVIR... MEJOR NO MORIRSE NUNCA'
Noiz. Gaurtik igandera arte, 20:00etan.
Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.
Komedia tragikoa Donostian
'Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca' antzezlana gaur, Gorka Otxoa eta Carla Hidalgo aktoreekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu