KOMUNIKAZIOA. 38 irratsaio emango ditu Eguzki Irratiak denboraldi honetan

Bi musika saio eta bi magazine berri hasiko dira, eta 'Pasealeku' goizeko irratsaioa indartu egingo dute

Erredakzioa
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Iruñeko Eguzki irrati libreak astelehenean hasiko du denboraldia, FMko 107an. Fertxu Izkierdok iaz martxan jarritako Pasealeku irratsaioa izango da izarra, «entzuleak Iruñerriko gaurkotasun informatiboak dituen errealitateetara hurbiltzeko» xedez. Astelehenetik ostiralera emango dute, 11:00etan. Gainera, kontuan hartu behar da www.eguzki.net webgunean entzuteko modua izanen dela.

Goiza Arrosa sarearen programa indartsu batekin osatuko dute: Suelta la olla magazinea. Hala Bedik eta Tas Tasek elkarrekin egiten duten saioa 10:00etan eta 12:00etan entzun ahalko da. Gorka Andrakaren Mar de fueguitos, berriz, 16:00etan izango da.

Eguzkik irratsaioen ordutegia luzatzea lortu du. Hala, 38 saio emango dituzte; horietatik 21 berezko ekoizpenak eta gainontzekoak Arrosa sarekoak. Astegunetan 08:00etatik 00:00etara etengabe emango dituzte saioak, eta asteburuetan 10:00etatik 18:00etara eta 20:00etatik gauerdira. Bi musika saio berri ekoitziko ditu Eguzkik, bata musika elektronikoan oinarritua eta bestea underground musikarekin. Bi magazine berri ere estreinatuko dituzte laster.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.