KOMUNIKAZIOA. Blanca Urgell: «ETB1 bazterrean utzi zuten»

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren arabera, Ibarretxeren gobernuak ETB2n jarri zituen indarrak

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
«Aurreko garaian, ETB1 bazterrean utzia eta deuseztatua egon da. Eta hori harrigarria da, ez soilik izan ditzakeen inplikazio ideologikoengatik, EITB euskara babestu eta sustatzeko sortu zelako baizik». Erantzun hori eman du Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, El Correo egunkariari emandako elkarrizketa batean. «ETB1en egin behar da apostu indartsuena; egingo dugu, eta nabarituko da», gaineratu du.

Urgellen arabera, Ibarretxeren gobernuak indarrak ETB2n jarri zituen, «haien asmoetarako eraginkorragoa izango zelakoan».

Ikusle galeraz galdetuta, Urgellek onartu du sektore politiko batek ez dituela euren kriterioak eta ildo editoriala konpartitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.