KOMUNIKAZIOA. Egunero ipuin bat ETB1eko 'Kontalaria' tartean
TELEBISTA. ETB1ek Kontalaria tartea jarri du martxan aste honetan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin. Eguneroko hiru minutuko tartea da, eta bertan herritar anonimoak ageri dira ipuin bat kontatzen. Arratsaldero magazinearen amaieran ari dira ematen, eta Gauberri albistegiaren ondoren errepikatzen dute. Euskal Herrian barrena entzun daitezkeen hizkera ezberdinetan entzungo dira ipuinak, abenduaren 3ra bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu