KOMUNIKAZIOA. ETB1en ikusle kuotak bere hartan iraun du urritik hona, eta ETB2n jaitsi egin da

2008-2009 denboraldian, ETB1ek %3,18ko ikusle kuota izan du; ETB2k, berriz, %14,6koa

urtzi urkizu
Donostia
2009ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Ekainean behera egin dute ETB1ek eta ETB2k: euskarazko kateak lau hamarreko galdu ditu -%3,4tik %3ra-; eta gaztelaniazkoak, puntu bat eta hiru hamarreko -%14,7tik %13,4ra-. 2008-2009 denboraldi osoa begiratuz gero, ETB1ek berdin segitu du urritik hona, baina ETB2k behera egin du.

Euskarazko katea %3,1ekin hasi zen urrian. Paretsu ibili zen hurrengo hilabeteetan. Eta urteko hilabeterik onenak udaberrian izan zituen: %3,4 martxoan eta maiatzean, eta %3,6 apirilean.

ETB2ko eboluzioari dagokionez, indartsu hasi zen: urrian, %15,3. Baina, ordutik, gehienetan %15etik behera ibili da. Eta ekainean izan du beherakadarik nabarmenena.

Aurreneko aldiz ETB3ko datuei ere erreparatu behar zaie: %0,3-%0,4 inguruan ibili da euskarazko bigarren katea urtarriletik hona. Dena den, ETB3 LTD edo kable bidez ikus daiteke bakarrik.

Tele5, berriz lider Espainian

Espainian, lidergoa galdu zuen Tele5k duela sei hilabete, eta La1 ikusi dute gehien abendutik hona. Makal ibili da Tele5 hilabete horietan, baina, ekainean, lidergoa berreskuratu du futbol partidei esker: %15,9. Espainian ekainean gehien ikusi duten bigarren katea La1 izan da (%15,7), eta hirugarrena, Antena3 (%15).

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Tele5k (%18,8)askoz alde handiagoa ateratzen die bere lehiakideei (La1 da bigarrena, %14,9arekin). Hiru herrialde horietan LTDa soilik etxeen %21ean sartuta dago. Kable bidezko telebista, aldiz, etxeen %43an ikus daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.