Zebrabidea euskarazko magazinea da Hala Bedi irratiaren aurtengo apustu indartsuena. Bilboko Tas-Tas irrati librearekin egingo dute, lankidetzan. Bi tarte izango ditu programak: eduki nazionalak landuko dituzte 16:00etatik 18:00etara, eta herrialdetakoa 18:00etatik 19:00etara.
Goizero Suelta la olla saioa izango da entzungai, 10:00etan. Ostegunetan, 15:00etan, musika beltza jarriko dute, 12 pulgadas saioan. Hor dago Nabarra programa berrian, Nafarroako estatuari begira jarriko dira, asteazkenetan, 19:00etan. Ostegun gauetan, 22:30ean, saio berri bat egingo dute: La Telaraña. Euskarazko musika saio bat ere estreinatuko dute: Erro ta Berri. Ostegun gauerdietan emango dute. Beste berrikuntza bat Rebobine por favor zinema saioa izango da, igandeetan, 21:00etan.
Bihar programazioaren aurkezpena egingo dute Hala Bedi tabernan, 12:00etan. Herri bazkaria izango da gero.
KOMUNIKAZIOA. Gasteizko Hala Bedi irratiak bost irratsaio estreinatuko ditu
'Zebrabidea' euskarazko magazinea egingo dute Bilboko Tas-Tas irratiarekin elkarlanean, 16:00etatik 19:00etara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu