KOMUNIKAZIOA. Herri Irratiko AMko lizentzia, COPEren esku
IRRATIA. Onda Vascak COPE irratiari utzi dio Herri Irratiaren AMko 1.224 lizentzia. Horrenbestez, hemendik aurrera Onda Vasca-Herri Irratia soilik FM bitartez entzun ahalko da. AMko lizentzia COPErena zen, baina azkeneko urteetan Loyola Mediak erabili du Donostia aldean emititzeko. Onda Vasca FM bitartez bi frekuentziatan entzun daiteke Donostia aldean: 94.8 eta 95.6. Txingudi eskualdean FMko 99.9an entzun daiteke, eta Urola Kostan, FMko 95.6an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu