KOMUNIKAZIOA. Kaos en la Red, hedabide alternatiboen alde
INTERNET. Hedabide eta gizarte mugimendu alternatiboei egiten ari zaizkien «kriminalizazio kanpaina» salatzeko, manifestu bat eman du argitara Kaos en la Red webguneak. Gogorarazi dute Bartzelonako Udalak eskaera bat egin duela informazio alternatiboko webguneak ixteko, haiei hirian hilaren 29an izan ziren istiluak leporatzearekin batera. Manifestuan, informazio alternatiboa isilarazteko mehatxua salatu dute, eta dozenaka kazetarik, irakaslek eta ekintzailek sinatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu