KOMUNIKAZIOA. Langileen %40 kaleratu ditu 'The Washington Times' egunkariak

Kirolen eta tokiko informazioaren sailak, iritzi eta eztabaiden tartea, eta 'TheConservatives. com' gunea itxi dituzte

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
AEBetako The Washington Times egunkariak 370 langile kaleratu ditu, lan taldearen %40. Horrez gain, egunkari kontserbadoreak tokiko informazioaren saila eta kiroletakoa itxi ditu.

Jonathan Slevin egunkariko zuzendari eta presidenteak iragarri duenez, aste honetatik aurrera egunkaria soilik astelehenetik ostiralera argitaratuko dute. Jomugan izango dituen gaiak politika, enpresa eta negozioak eta «ikerketa kazetaritza» izango dira. Kirol eta tokiko sailak ixteaz gain, iritzia eta eztabaiden tartea ez dute mantenduko. Gainera, TheConservatives.com webgunea itxiko dute. Egunkariak orain arte 83.500 ale saltzen zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.