EITBko aurreko zuzendaritzaren urteetan merkataritza kontratazioetan iruzurrik ez zela egon azaldu zuen atzo Gasteizko legebiltzarrean Andoni Ortuzar EITBko zuzendari ohiak. Halaber, lan ikuskatzeak argitara eman dituen irregulartasunetan «motibazio politikoak» ikusi ditu. Hainbat taldek eskatuta egin zuen Ortuzarrek atzo agerraldia Gasteizen.
EITBko zuzendari ohiaren arabera, Radio Euskadin eta Euskadi Irratian merkataritza kontratuak egin behar izan zituzten, urteko aurrekontuak eta EITBren kontratu programak ez zutelako ahalbidetzen langile finkoen zerrenda zabaltzea. «Erabiltzen zen formula ondo egokitzen zen EITBren beharretara, eta aukera bakarra zen. Sistema argitasun eta takigrafoekin erabili zen, sindikatuen eta langileen erreklamaziorik gabe», gaineratu du Ortuzarrek.
EAJren BBBko presidenteak galdetu du Lan Ikuskaritzak zergatik ez duen gaiaz jardun PSE-EE Eusko Jaurlaritzara heldu den arte, «Gizarte Segurantzak lehen unetik ezagutzen baitzituen kontratu horiek». Ortuzarren iritziz, «ur zikina aurreko zuzendaritzari bota nahi diote».
KOMUNIKAZIOA. «Motibazio politikoak» ikusi ditu Ortuzarrek EITBko lan ikuskatzean
EITBko zuzendari ohiak argitu du merkataritza kontratuak egin zirela ezin zutelako langile zerrenda zabaldu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu