Antena 3 kateak biharko aurreratu du El internado telesailaren azkeneko atalaren emanaldia. Era horretan, Tele5 kateak ordu berrean ematen duen Tierra de Lobos telesailari lehia egitea lortzen dute. Hasiera batean hurrengo asterako telesaila amaitzea aurreikusi bazuten ere, aste honetan falta ziren bi atalak ematea erabaki dute. Tele5ko telesailak gaina hartu die lehiakideei orain arte emandako bi ataletan; Raphael, Antena 3ko telefilmak, gertutik jarraitu zion arren. Tele5ko westernean girotutako telesailak ikusle kuotaren %15,7a eskuratu zuen bi ataletan. Asteazken gauetan Tele5k duen nagusitasuna apurtzea du xede Antena3en mugimenduak. Ohikoak dira bi kateen arteko kontraprogramazioko mugimenduak. Ikusteko dago nola jokatuko duen Tele5k Antena 3ren estrategiaren aurka.
Antena 3ren estrategia aldaketak La Pricesa de Eboli telebistarako filmaren estreinuari eragin dio. Ana de Mendozaren bizitza kontatzen du filmak, eta gaur gauean estreinatzea aurreikusi bazuten ere, azkenean, hurrengo astelehenean, hilak 18, estreinatuko dute. Belen Ruedak eta Hugo Silvak parte hartzen dute telefilmean.
KOMUNIKAZIOA. Programazio borroka gogorra Antena 3 eta Tele5 kateen artean
Ordu berean lehiatuko dira gaur 'Tierra de Lobos' telesaila eta 'El internado'-ko azken atala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu