Proiektu pedagogiko berezia abiarazi du Radiokultura irratiak, Euskararen Erakunde Publikoaren sostenguz. 6-11 urte bitarteko haurrengana joango da, honako galdera hau egiteko: «Zein da zuen ametsik handiena?». Guztira 52 ikastetxetan egingo dute galdera. Aurreneko esperientzia Azkaineko ikastolan egin dute. Proiektuak bi helburu ditu: batetik, euskararen erabilpena baloratzea tresna moderno eta ludiko baten bidez eta, bestetik, ikasleei tokiko hedabideen garrantzia erakustea. Erreportaje guztiak www.radiokultura.com gunean hedatuko dituzte.
Irratiak, bestalde, webgunea berritu du, eta errazago erabil daiteke orain. Artxiboetako emankizun guztiak erraz aurki daitezke.
KOMUNIKAZIOA. Radiokulturak haurren ametsak jasoko ditu
'Zein da zuen ametsik handiena?' galdera egingo die Radiokultura Interneteko irratiak 52 ikastetxetako haurrei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu