KOMUNIKAZIOA. Txinako nazioarteko telebista, iPad-aren bidez
INTERNET. Txinako CNC nazioarteko telebistak iPadaren bidezko zerbitzu bat eskainiko duela iragarri zuen atzo. Egunean 24 orduko programazioa ikusi ahalko da, definizio handian, doako software berezi bat instalatuz gero. Mendebaldeari aurre egin, eta nazioarteko ikuspegi propioa eskaini nahi du Txinak. Zerbitzua beste hizkuntzetan ere emateko prestatzen ari da Xinhua albiste agentzia ofiziala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu