Wikileaks. org erakundeak AEBen 391.000 dokumentu sekretu argitaratu ditu. Erakunde horrek iturri fidagarrietatik lortutako informazioak mundu osora zabaltzea lortu du. AEBek gerran zibilen aurka egindako erailketak eta torturak erakusten dira dokumentu horietan. Bere estrategiak, anonimotasuna, neutraltasuna eta fidagarritasuna.
Neutraltasunari esker, erakundeak hainbat lekutatik informazioa jasotzeko erraztasuna izan du. Iturri posibleak izan daitezkeenak ez dute Wikileaks esparru jakin bati lotutako erakunde bat bezala ikusten. Nahiz eta filtratutako dokumentuen jabeek etsaitzat hartu dituzten.
Bere iturriek anonimo mantentzeko duten gaitasuna ere oso garrantzitsua izan da. Wikileaksek ezarritako segurtasun protokolo eta teknikei esker, iturriei anonimo mantentzeko ahalmena ematen diete beharrezkoa den kasuetan. Aldiz, kanpora begira gardentasuna erakusten dute, Julian Assange bozeramailearen bidez. Erakundearen pertsona ezagunena eta horregatik gehien eraso diotena ere bihurtu da.
Informazioaren fidagarritasuna ere handia da. Lortutako informazioek sinesgarritasun handia dute, datuak eta irudiak argiak baitira. Filtrazioak doku- mentuetan oinarrituta daude. Noski, beti dago filtrazio interesatuak izateko arriskua, baina oraingoz argitara ateratakoak oso fidagarriak izan dira, eta munduko hedabide gehienek egiazkotzat eman dituzte.
Hala ere, proiektuak arazo batzuk ere baditu. Alde batetik, orain indarra ematen dioten ezaugarri hauek edozein momentutan erasoak jasan ditzakete. Iturrien anonimotasuna galduko balitz, informazioaren fidagarritasuna galduko balitz, edota neutraltasuna zalantzan jarriko balitz, proiektuak ez luke indar bera izango. Zalantzak ere sor ditzake, behin proiektuak sinesgarritasuna lortu ondoren, AEBek, adibidez, isilean kontrolatzea lortuko balute, bere filtrazioak hedatzeko? Horrez gain, proiektua bakarra da, eta hori da arazorik handiena. Wikileaks eta haren bozeramaileari eraso egitea erraza da. Wikileaksek hori kontuan hartu badu ere, kanpora begira erakundea pertsona batek gidatzen duela dirudi. Hala ere, segur aski estrategia izango da. Edozein kasutan, informazioa ezkutatzea gero eta zailagoa izango da etorkizunean ere. Baina, gainera, zer gertatuko litzateke milaka Wikileaks agertuko balira?
KOMUNIKAZIOA. Wikileaks
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu